XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gela beti hutsik egoten zen, baina beirakiren bat guztiz birrinduta aurkitzen zuen zoruan.

Ez zuen inoiz oinotsik entzuten.

Bera bezain isiltsu ibiltzen zen norbait izango zen, aldi berean, bera bezain maltzur eta arretatsua ere izanik.

Harrigarria zen. Porrot eginda sentitzen zen, baina aldi berean, are indar handiagoz jarraitzera bultzatzen zuen hark.

Noizean behin, arazoa zer moduz zihoan eta ea arrastorik aurkitu zuen galdetzera etortzen zitzaion Etxeko Jauna.

Baina ez zion tutik erantzuten; oso trebea zen isilik egote horretan.

Bestalde, gutxi axola zion zertaz informaturik ez izateak.

Azkenean, benetan zerbait aparta bururatu zitzaion.

Beirakiak gela ezberdinetan sakabanatzea oker jokatzea izan zen, hala etsaiari aukera gehiegi ematen baitzitzaion.

Jakina, hobe izango zatekeen guztiak leku berean uztea.

Eta gainera, ez beiraki bat bakarra, mordoa baizik.

Beraz, ospakizunen baterako bezala edo, mahai handi bat prestatu zuen beirazko edontzi eta pitxerrez betea.

Mahai inguruan beso luzetako argimutilak jarri eta piztu zituen, beirak zirikagarri dirdira egin zezan.